[SPAM DETECT]
Audio With External Links Item Preview
Share or Embed This Item
- Publication date
- 2008-09-12
- Topics
- noise, digital, glitch, improvisation, ottavi, ikeda, loty negarti, xedh, kakofunk, translation, mattin,
- Item Size
- 362.0M
Hamaika 10
CDr
released 2008-09-12
[SPAM DETECT]
Xabier Erkizia
============================================================
“Kontaminatzen dut beraz esistitzen naiz”
Informazioa jaso eta sortzen dugu atsedenik gabe. Kasu aunitzetan inork egiteko, errateko edo jotzeko eskatu ez dizkigun, eta aldiberean guk entzun, aditu eta jaso beharrik ez ditugun mezuak bidaltzen eta jasotzen ditugu
etengabe. Interneten harat-honatean dabiltzan mezuen %70a, adibidez, spam edo zabor mezuz beteta omen dago. Beraz desinformazio gehiago jasotzen dugu informazio erabilgarria baino. Eta ezin dugu ekidin. Spam mezuekin gertatzen den gisara, soinu-bonbardaketa etengabea sufritzen dugu egunero eta hartatik ere ezin dugu ihes egin, ezin diogu entzuteari utzi. Gaur egungo metropoliak soinu, zarata eta soinuzko mezu tematiak errepikatzen dituzten erresonantzia kutxa erraldoiak bihurtu dira. Nahiz girotzeko musika edo bertzelako soinuzko seinaletika modura, elkar zanpatzen duten eta hazitzen doan dezibelio kantitate
eskuzabalagoekin beraien presentzia gero eta gehiago anplifikatzen duten mezuen erasoen biktima gara.
Oinarrian atentzio afera bat da. Gure arreta bereganatzeko, edo honen ordez gure arreta distraituta mantentzeko helburuarekin egunero pairatzen dugun estimulu borroka etengabe bat bizi dugu. Eta guk, hartzaile pasibo edo soil bihurtzetik urrun, forma horiek mimetikoki erreproduzitzen ditugu; desinformazio zurrunbilo hortara gehitzen gara. Gure errealitatea indarrez hartzen dugu zarata gehiago sortuz.Aunitzek tortura modura definitu duten “Spamming”-a, gutako bakoitza arma beraren ikusmira eta kanoi
bihurtzen duen bi ahoko arma gisako bat da.
Diska hau, zarata bilduma gisara, egunero jasotako zabor mezuen itzulpen lan bat da. Publizitatea eta iruzurra soinu bihurtua. Spam musika, azken finean.
X.E.
“Contamino, luego existo”
Recibimos y generamos información sin descanso. Constantemente, enviamos y recogemos mensajes que en muchos casos nadie nos ha pedido hacer, decir, enviar o sonar, pero que tampoco queremos o necesitamos escuchar, oír o recibir. Se calcula que alrededor del 70% de los mensajes que circulan actualmente por
internet son spam o mensajes no deseados. Por tanto, recibimos más desinformación que información necesaria o útil. Y no podemos evitarlo.
De una manera similar a la que ocurre con el spam, estamos expuestos a un bombardeo sonoro contínuo del que no podemos huir, el cual no podemos evitar escuchar. Las metropolis actuales se han convertido en
gigantescas cajas de resonancia que rebotan ruidos, sonidos e insistentes mensajes sonoros, que en forma de música incidental o diversa señalética sonora, se pisan mútuamente y aumentan su presencia mediante
(cada vez más) generosas porciones de decibelios.
Básicamente es una cuestión de atención. Una batalla constante de estímulos que diariamente lucha por captar nuestra atención, o en su defecto mantenerla distraída, en la que nosotr@s lejos de convertirnos en
mer@s y pasiv@s receptor@s, reproducimos miméticamente esas formas y nos sumamos a esa vorágine de desinformación. El “spamming”, definido en muchas ocasiones como tortura, es un arma de doble filo que convierte a tod@s
y cada un@ de nosotr@s en punto de mira y cañon del mismo arma.
Este disco, a modo de colección de ruidos, es un ejercicio de traducción de esos mensajes recibidos diáriamente. Publicidad y mentira convertidas en sonido. A fin de cuentas, música spam.
X.E.
"I contaminate, therefore I exist"
We receive and generate information without a rest. We constantly send and receive messages that often nobody has asked us to do or to say or to send or to sound, and also we do not want or need to hear or to receive. There is an estimation that around 70% of the messages that circulated right now on the internet are spam or unwanted messages. So we receive more disinformation that actually necessary or useful information. And we cannot not avoid it. In a similar way that happens with spam, we are constantly
expose to a sonic bombardment which we cannot scape from, which we cannot avoid to listen to. The current metropolis have become giant resonance boxes, where sounds constantly bounce, sonic messages in the form of incidental music or diverse sonic signifyings, that step on each other and its presences become bigger throught a generous decibels chunks.
Basically is a matter of attention. A constant battle of incentives that fights daily for getting our attention, or by default distracted, in which we are becoming mere passive receptors. We reproduce mimetically this forms and we use this hurly-burly of disinformation.
The "spamming" often described as torture, is an double sided weapon that made everybody a target.
This record, as a collection of noises, is an exercise of translation of all this receive messages. Publicity and lies made sound. At the end of the day spam music.
X.E.
++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++
El origen de la palabra spam tiene raíces estadounidenses con unas curiosas derivaciones socio-culturales:
La empresa charcutera estadounidense Hormel Foods lanzó́en 1937 una carne en lata originalmente llamada
Hormel's Spiced Ham. El gran éxito del invento lo convirtió́con el tiempo en una marca genérica, tan conocida
que hasta el mismo fabricante le recortó el nombre, dejándolo con solo cuatro letras: Spam. El Spam alimentó a los soldados soviéticos y británicos en la Segunda Guerra Mundial, y desde 1957 fué comercializado en todo
el mundo. Fue entonces cuando los Monty Python empezaron a hacer burla de la carne en lata. Su costumbre de gritar la palabra spam en diversos tonos y volúmenes se trasladó metafóricamente al correo electrónico no
solicitado, que perturba la comunicación normal en internet. El spam es una repetición sin fin de texto de muy poco valor o ninguno, que aplicado a los mensajes electrónicos, se refiere a los mensajes enviados de forma
masiva y dirigidos a personas que, en principio, no desean recibirlos. La mayor parte de los mensajes (más del 40%) proceden de Estados Unidos, seguido por Corea del Sur (15%) y China (12%).
(wikipedia)
+++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++
SPAM DETECTED (track list)
01. “You are a good girl” for Nannete Scruggs
02. “Viagra pills” for Angel Díaz
03. “Sarcastic” for Isabel Mayo
04. “Possibly not” for Basajaun Bogard
05. “Oda al spammer anónimo”
06. “Red drugs” for Sylvester Duarte
07. “Your cash Palmyra Wood” for Morton Boggs
08. “Real testimonials” for Hillary Benavides
09. “Because the moon” for Gaile Vanni
10. “Cialis” for Mathew Ramirez
11. “Untitled” for Peter Makaba
12. “Required attention” for Betty Baca
13. “Antispam”
14. “A Green beer” for Pio Tapia

Grabado, editado, sufrido y mezclado por Xabier Erkizia.
Xabier Erkiziak, grabatu, editatu, nahasi eta sufritua.
Gracias a Aitor Izagirre y (aunque sea por una vez) a todos/as los spammers que me torturan a diario. Eskerrak bereziki Aitor Izagirreri eta (behingoz bada ere) egunero torturatzen nauten spammer guztiei.
Lan hau copyleft da, kopiatu, banatu eta erakutsi nahi duzuna, nahi bezala.
Este trabajo es copyleft, copia, difunde y muestra lo que quieras y como quieras.
This work is copyleft, copy, modify and distribute all what you want.
ertza
Hamaika

YOU CAN ORDER IT AT ARTO ARTIAN MUSIC CATALOG OR WRITING ME AN E-MAIL!
aizmad@gabone.info
-------------------------------------------------------------------------------------
More related info:
Related with this work read this paper: [Could somebody translate this music for me?]
Lan honekin zerikusi handia daukan testu hau irakurri: [Musika hau itzul zenidakete?]
Lee este texto en estrecha relación con el trabajo: [¿Me podrían traducir esta música?]
Related with this work read this paper: Could somebody translate this music for me?
Lan honekin zerikusi handia daukan testu hau irakurri: Musika hau itzul zenidakete?
Lee este texto en estrecha relación con el trabajo: ¿Me podrían traducir esta música?
Berria egunkarian argitaratua
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-08-30&orria=038&kont=009
«Zaratak ez du indar subertsiborik»
Xabier Erkizia
Nondik abiatzen da artista? Zer eragin dute haren sorkuntza lanean sorkuntzaz besteko faktoreek, faktore ekonomikoek, sozialek, afektiboek, sexualek...? Zer eragin du publikoaren erantzunak, arrakastak edo porrotak? Entzulea kontuan hartzen duen arren, «nahiko egoista» izaten dela dio Xabier Erikizia musikari edo soinugileak.
Jon Benito
Donostia
Astearte arratsaldea. Donostiako Aste Nagusia. Arteleku. Audiolaben estudioan egin dugu elkarrizketa. Xabier Erkiziaren (Lesaka, 1975) ohiko lantokia da.
Sargori. Txori kantua ondoko estudio batetik datorren mailu hotsarekin. Musika ala soinua? Soinua ala zarata?
Xabier Erkiziak dio: «Irailean argitaratuko da Spam detect titulatu dudan lana. Soinua egin nahi nuen, baina kontzeptualizatu gabe. Azkenaldian egin ditudan lanetan kontzeptu jakin batetik ez, ideia korapilo batetik abiatu naiz. Diskoa egiteko proposamena egin zidatenean spam mordoa jasotzen nuen. Spam mordo hari, alegiazko pertsona haiei nola erantzun pentsatu nuen.
»Spam-a eskatu ez dugun informazioa bada, musikaren kasuan eskandalua da, bizitzan zehar entzuten dugun musikaren %90 spam-a baita. Sortzeko momentuan interesgarria da kutsatzaile izan zaitezkeela jakitun izatea».
Nondik abiatzen zara?
Egia erran, ez dut uste lanerako metodo jakin bat dudanik. Ikerketa prozesua bera bihurtu dut metodo. Gaur egunean zailena zer egin nahi duzun pentsatzea da, soinuarekin lan egitea hain da erraza eta eskuragarria. Horrek ez du erran nahi, halere, lan egiteko moduak sekreturik ez duenik.
Informazioa bilduz hasten naiz. Enkarguzko lanetan, agian, ez da ikerketa lanik behar, enkargua oso zehatza izan daitekeelako; baina ohikoan, enkarguak ere ez dira sobera zehatzak izaten.
Dokumentazio lana eginda, ikerketatik ideia interesgarri zenbait jaso, eta ideia horiek soinura itzultzen saiatzen naiz.
Ikerketa prozesua, ordea, ez da gauza guztiz kontzientea; nahiko bat-batekoa izaten da.
Ordenagailuarekin aritzen zara. Nola baldintzatzen du ordenagailuak buruan duzun ideia hori soinura itzultzerakoan?
Ordenagailuak modu ikaragarrian erraztu du soinuaren plastikotasuna. Soinuarekin hasi nintzenean, sanplerrekin ibiltzen nintzen: baliabideak fisikoagoak ziren, moldatzeko-eta aise konplexuagoak. Soinua frekuentzia mota guztietara zabaltzeko aukerek, analisi sistema ezberdinak baliatzeko moduek, soinu beraren beste ikuspegi teknikoago bat ematen dute, eta moldatzeko gaitasuna ere handiagoa da orain.
Ordenagailua ez da oztopo bat. Ez dakit gaur egun zenbateraino baldintzatzen duen ordenagailuak: munduan egiten den musikaren %100 digitalizatua dago. Musika klasikoaren jarraitzaileek esango dute musika hori zuzenean egin dela, baina behin CDra pasa denean, musika hori elektronikoa ere bada. Egia da, ordea, teknologiarekin hainbeste aukera edukita, aukeretan galtzeko zoria ere badagoena.
Alde horretatik, ni ez naiz batere dogmatikoa. Ordenagailua erabiltzen dut, baina ordenagailuarekin batera soinu mordoa. Niri soinua interesatzen baitzait, eta soinuaren baitan entzumena, soinua lantzeko modua baino gehiago.
Soinua.
Robert Murray Shaffer kanadarrak, soinuaren teoriko garrantzitsuenetako batek, esaten zuen egunero soinu berriak agertu eta egunero soinu berriak desagertzen direla.
Beharbada, soinuak orain oldarkorragoak dira. Ziurrenik, behar ez ditugun milaka soinu entzutera behartzen gaituzte, eta isiltasuna galtzen dugu: ez dugu nahi bezala entzuten. Gure arbasoen aldean, entzumena aise galdu dugu. Ez dut erromantikoa izan nahi, baina gure aitona-amonek ingurunearekin soinuaren bidez zuten harremana gurea baino aise garatuagoa zen. Zer erantzun ematen diegu egunero entzuten ditugun milaka soinuei? Nola entzuten ditugu? Ze garrantzi ematen diegu?
Behar ditugu soinu horiek. Baina isiltasuna?
Soziologo askok esaten dute, soinuarenarekin batera, isiltasunaren kultura ere asko aldatu dela, eta beldurra diogula isiltasunari. Etxera heldu bezain laster, irratia edo telebista pizten dugu: zarata behar dugu.
Isiltasuna heriotza ere bada, nolabait, John Cagek behin baino gehiagotan esan bezala, isiltasun posible bakarra heriotza baita.
Lehengoan, adibidez. Preso egondako lagun batekin hitz egiten ari nintzela, hark esaten zidan kartzelan isiltasuna errepresiboa dela, eta, aldiz, kalean askatasunaren sinboloa. Bitxia da isiltasun bakar batek nola izan ditzakeen bi zentzu hain ezberdin. Kontraste hori da gehien interesatzen zaizkidan gauzetako bat lanean hasten naizenean.
Musikan, lehen, zarata egitea subertsioaren ezaugarrietako bat zen. Gaur egun, ordea, zaratak ez du indar subertsiborik. Isiltasunak, sinbolikoaz gain, beste balio sozial bat hartu du.
Beti egin izan diot galdera neure buruari, zer gertatuko litzatekeen telebistan ordubeteko saio isila egingo balute.
Baina irrati eta telebistetan apenas dagoen isiltasunarentzat lekurik. Segundo bat edo biko isiltasuna mundu bat da!
Kontsumo ohiturei lotuta dago joera hori. Kapitalismoak bultzatzen duen etengabeko lehian, isiltasunak ez du lekurik. Baina etorkizunean isiltasunak balio ekonomikoa hartuko duela iruditzen zait. Lagun batek esan zidanez, Gipuzkoan, ingurumenari lotutako salaketen %90 zaratarengatik dira.
Soinuaz hitz egiten duzu, eta ez musikaz.
Niretzat, musika soinuaren familia da. Musika oso gauza subjektiboa da. Zer da musika? Zer ez? Musikaren historian denbora gehiegi eman da absurdu horretaz eztabaidatzen. Ez dakit gaur egun zentzurik baduen musika zer den erabakitzen ibiltzeak. Nahi baduzu, definizio neutro bat emanez, musika gustuko soinua dela esan dezakegu. Baina zer da gustuko soinua? Egoera edo testuinguruaren arabera, soinu berbera bi gauza izan daitezke; edo musika berbera, ez dakit non zenbat dezibelekin edo etxean baxu-baxu, batzuetan zarata izan daiteke eta besteetan gozamena. Niri askotan gertatu izan zait musika ez den soinu batekin aise gehiago gozatzea musika dela suposatzen dudanarekin baino.
Nahiago dut soinuaz hitz egin: musika humanoagoa eta merkantilagoa da.
Hartzaileak zenbateraino eragiten dizu sortzerakoan? Pentsatzen duzu hartzailearengan?
Nik ere entzuten dudanez, nahitaez pentsatzen dut entzulearengan. Ezinezkoa da entzulearengan pentsatu gabe konposatzea. Baina entzulea soinu inguru batean ulertu behar da, eta hori, agian, galdu egiten da konposatzeko orduan.
Egia erran, nahikoa egoista naiz konposatzerakoan: ideiak ditut, ideia horiek itzuli nahi ditut, eta hori da nire helburua.
Eta nola sentitzen zara lana amaitu berritan? Zer harreman duzu lanarekin?
Harremana nahiko traumatikoa izaten da. Beti sufritzen dut nire gauzak entzutean. Lanak bukatutzat ematen baditut, sarritan, epearengatik izaten da. Denboraren presioak ere inprobisatzera bultzatzen nau, inprobisazioak dituen alde on eta txarrekin. Beti geratzen zait lanak bukatu gabe utzi ditudan sentipena.
Eta lan hori kontzertu batera, zuzenekora, jendaurrera eramaten duzunean, nola sentitzen zara?
Diskoa zerebralagoa da; zuzenekoa, intuitiboagoa. Alde horretatik, niri gehiago interesatzen zait espazioarekin eta jendearekin dudan harremana.
Zuzenekoak du garrantzia orduan?
Zuzenekoak, non eta norekin nagoen, entzulea non dagoen, zer ari den ikusten, norentzat jotzen ari naizen pentsatzen laguntzen dit.
Ordenagailuaren abantaila eta oztopoez aritu gara lehen, eta Gutariko Bat-ekin rocka egiten nuenean, teknikak garrantzi handia zuen, baina orain, ordenagailuarekin, esfortzu fisikoa hain da txikia, klik batekin denak kolpean isilaraz ditzaket. Ordenagailuak musikaz kanpo dauden beste gauza sozialetan pentsatzeko aukera ematen dit.
Baina teknologiak bestelako aukerak ere zabaltzen ditu, ezta?
Estudioan ez ixteko aukera ematen du teknologiak. Estudioa edonon egon daiteke. Nahi dudan lekuan grabatu ahal dut disko edo kantu bat, estudioa nirekin eraman dezaket. Eta hori abantaila handia da.
Lehengo estudioaren itxitasuna, bakartzea, ez zen beste soinuekiko bakartzea soilik; nolabait, bakartze soziala ere bazen.
Nomada kontzeptua erabili izan duzu zeure egoera definitzeko.
Hemendik hara ibiltzea baino gehiago, soinu kontzeptu bat da nomadarena. Norberak, leku batean, ondo ezagutzen duen soinu ingurune bat izaten du, soinu horie inguruan aurrez idatzitako pertzepzio batzuk, eta horrek esperimentaziorako aukera gutxi uzten du. Edo ez, eta hori ere interesgarria izan daiteke.
Lanean edonon egotea, hitzik gabeko musika egitea, zure jatorriaren pista garbirik ematen ez duena egitea... soinu masarekin aritzea.... Inorena ez eta denena den zerbaitekin lan egitea da nomada izatea.
Baina egile bat du soinu masa horrek. Eta egile hori faktore zenbaiten eraginpean dago.
Baina nire kontzertu batean nork daki Xabier Erkizia nor den? Nondik datorren? Euskal Herritik? Baina Euskal Herritik nondik? Bilbotik? Guggenheimetik?
Eta ni agian Beratik ari naiz, Guggenheimen kontrako iruditik: leihoak irekita, txoriak eta kilkerrak entzuten direla. Baina nola lotzen da egilea lanarekin? Zer esanahi berri sortzen dira horrela?
Nomadaren irudi hori oso poetikoa da, baina izan dezake ukitu pedante bat ere. Balio ahal du esateko: «Ni ez naiz inongoa», «ni ez nago inon»... Baina niretzat nomada kontzeptua ez da hori: nagoen tokian bertakoa izaten saiatzen naiz, nagoen tokiko elementuak hartzen ditut, nirekin ekartzen dudan motxila horrek zer esanahi hartzen duen jakin nahi dut.
Kontzertuak egitera beste herrialdeetara joaten naizenetan, herri horietako instrumentuak eta soinuak hartzen ditut, eta nire modura moldatzen, soinu horien beste ikuspegi bat emateko asmoz.
Itzaleko artista
Besteen musika hotza eta gogorragoa omen zen, Xabier Erkiziarena (Lesaka, 1975) mendialdekoagoa. Hala esaten zioten, behintzat. Nahita ala berez, nahi gabe. Batek daki. Isil eta soinu, hainbat eta hainbat proiektutan itzalean aritu izan da. Billy bao eta Cafe Teatro taldeetako partaide, disko bat kaleratu zuen (Entresol, 2004) Greziako Antifrost diskoetxearekin. Audiolab soinu departamentuko koordinatzailea da, eta urtero Beran egin ohi den Ertz jaialdiaren antolatzailea.

- Addeddate
- 2009-01-15 03:51:56
- Identifier
- Spam_Detect
- Year
- 2008
comment
Reviews (1)
1,968 Views
DOWNLOAD OPTIONS
64KBPS MP3
Uplevel BACK
540.3K
You are a good girl download
433.2K
Viagra pills download
47.5K
Sarcastic download
469.3K
Red drugs download
252.6K
Cialis download
1.0M
Untitled download
1.4M
Antispam download
FLAC
Uplevel BACK
22.3K
Sarcastic download
27.6M
Possibly not download
8.9M
Red drugs download
3.7M
Cialis download
14.6M
Untitled download
688.9K
Required attention download
549.2K
Antispam download
77.6M
A Green Beer download
OGG VORBIS
Uplevel BACK
975.1K
01.ogg download
355.4K
02.ogg download
5.8K
03.ogg download
4.5M
04.ogg download
2.4M
05.ogg download
812.0K
06.ogg download
1.6M
07.ogg download
1.8M
08.ogg download
84.9K
09.ogg download
651.3K
10.ogg download
1.9M
11.ogg download
59.4K
12.ogg download
164.6K
13.ogg download
8.0M
14.ogg download
VBR MP3
Uplevel BACK
708.0K
Viagra pills download
645.6K
Viagra pills download
27.0K
Sarcastic download
25.5K
Sarcastic download
10.9M
Possibly not download
1.3M
Red drugs download
1.2M
Red drugs download
183.0K
Because the moon download
118.5K
Because the moon download
1.2M
Cialis download
926.8K
Cialis download
3.5M
Untitled download
3.0M
Untitled download
101.0K
Required attention download
874.0K
Antispam download
820.1K
Antispam download
16.3M
A Green Beer download
13.7M
A Green Beer download
IN COLLECTIONS
Folksoundomy: Unsorted Music CollectionUploaded by gatza on
Open Library